XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orain hitzaldia - esan zion.

Arbela zegoen tokitik, ikasle harrituei begira, Kokolo aurreko egunetan Argomedorekin ikasitako hitzaldi laburra botatzera prestatu zen: - Chiletar maiteak!- hasi zen esaten Pinochet omen zena.

Orduan haur baten negarra entzun zen.

Maistra urduritu egin zen.

Militar eta jaun dotore guzti haiek ere kezkaz bete ziren Presidentea isildu egin zela ikusirik.

Haurrak negar egiten jarraitu zuen.

Maistra hurbildu egin zitzaion.

Gero, zerbait esan zion belarrira.

Haurrak, negar zotinka, hitz egin zuen: - Piz egin nahi dut.

Militarrak eta jaun dotoreak ikaratu egin ziren.

Tomas Bello koronelak, boz beheraz, hau esan zion Argomedo kapitainari belarrira: - Bestebatean, Presidenteak eskola bat bisitatu aurretik, haur guztiak txiza egitera eraman behar dira.

- Bai, nire koronela.

Haurrak negar egiten jarraitu zuen.

Pinochet omen zenak hitz egin zuen haserre: - Errekoño!. Ez duzue entzun haur horrek txiza egin nahi duela?.

Orduan denak mugitu ziren haurra kalera ateratzeko txiza egitera.

Denak, bata besteari bultz eginez, ea nor lehenengo heldu Presidentearen agindua betetzera.

Gero, lasaiago, Kokolok bere hitzaldia bota zuen hutsik gabe, han bildutakoen artean txalo beroak sortuz.